Paper-zorroa

Matematikako saio baten behaketa
   Irakasle-eskolako lehen hezkuntzako gradua ikasketak egiten hari dugunei, bigarren lauhilabeteko honetan, lan modular bezala, matematiko unitate didaktiko bat egitea bidali digute. Unitate didaktikoaren ataletako bat, ikastetxe bateko lehen hezkuntzako edozein kurtsoko  matematika saio baten diagnostikoa egitea da, horretarako, eskola bateko eta klase konkretu bateko saio bat ikusi behar genuen. Ni ez nuen nahi edozein ikastetxera joatea, edo hurbilen neukan ikastetxe batetara joan nahi.

   Oso garrantzitsua ikusten dut, kasu honetan klasean bertan, nola irakasten den eta nola ikasten den. Nik betidanik ikastetxe tradizional batetan ikasi dut eta ez zait batere gustatu nola irakatsi didaten eta, nahiz eta, metodologia desberdinak ezagutu, gustatuko litzaidake ahalik eta gehien metodologia horiek bizitzea eta ahalik eta esperientzia gehien edukitzea, horregatik nire jakintzak aberasten hasteko ikas komunitate batetara joatearen ideia gustatu zitzaidan matematiko saio hura behatzeko. Nire proposamena lortu nuen.


   Irakasle eskolan daramatzadan denboran, ikas komunitateaz asko hitz egin dugu eta proiektua bera landu dugu.Berez, ikas komunitatea askok amesten dugun hezkuntza hori lortzea du helburu. Ikas komunitate konkretu batera joan ginen matematikako saioa behatzera, ikastetxera heldu baino lehen nire buruan nik amestutako eskola horretan aurkituko nintzala espero nuen, baino ez zen horrela izan. Nire ikastetxearen oso antza zeukan eta gustatu ez zitzaizkidan ideiak ikusi nituen, nire bloggean aurrerago aipatuko ditudana.

    Matematikako saioari dagokionez, jeneralean ondo egon zen, baino gustatuko litzaidake ikasleak talde lanean nola egiten duten lan behatzea.




Ikas komunitatea
   Lehen aipatu bezala, ikas komunitate batetara joan ginen matematiko saio bat behatzera, horrez gain, ikastetxeko metodologiari buruz zenbat informazio ezagutzeko, zenbait galdera egin genizkion egoneko irakasleari.

    Ikas komunitateetan, komunitatearen parte hartzea bultzatzeaz gain, gurasoena ere bai kontutan hartzen dute, baina gu jasotako informazioarekin, egon ginen ikastetxean, gurasoen eta komunitatearen parte hartzeari buruz zeukaten parte hartzea ez zitzaidan asko gustatu. Ondo dago gurasoen eta komunitatearen parte hartzea bultzatzea, baino ideia airean ez gelditzea edo benetan ideia hura planteatzen baduzu ez bakarrik bakoitzari interesatzen zaionerako. Ikastetxe konkretu honetan horrela jokatzen dutela iruditu zitzaidan. Bakarrik nahi zuten gurasoen parte hartzea haiek benetan nahi dutenean, adibidez, ikasleen mozorroak egin behar direnean ikastetxea prest dago gurasoen parte hartzerako baina klasean hartzeko eta laguntzeko ez hainbeste.

    Ez zitzaidan batere gustatu ideia hau. Honekin galdera bat sortarazi zitzaidan, gurasoen parte hartzea zertarako? Intereserako? Eta ez hezkuntza hobetzeko?

    Beste aldetik, batere gustatu ez zitzaidan beste jokabide bat aipatu nahiko nuke. Hauxe da jokabidea: ikas komunitate konkretu bat aukeratu genuen eta lehen hezkuntzako 3.mailako matematikako klasea behatzeko hain zuzen ere. Kurtso horretan hiru irakasle daude eta horietako bi ez zeuden prest gure taldeko kideek, lau hain zuzen ere, gelan sartzeko. Orduan nire galdera da: ikas komunitateek ez dute parte hartzea bultzatzen? Komunitatea jeneralean ikastetxera sartu badaiteke, ze ba gu ez? Eta, nola ikasiko dugu guk, ez ba digute uzten?

   Nire taldean erantzun posible bat atera zen: joan ginen ikas komunitate hori publikoa denez, irakasle bi horiek ikas komunitateko proiektuaren ados ez egotea. Nire galdera da: orduan nola lortuko dugu benetan hezkuntzari buruz daukagun amets hori, ikas komunitate baten horren alde ez dagoen norbait proiektuan sartuta badago?





Ikastea derrigortzen dute                                 

     Ni, orain arte, eskola hitza ikastearekin erlazionatu dut, hau da, eskola = ikasi eta, ez jolastearekin, ondo pasatzearekin, lagunak egitearekin, pertsona hobeago izatera bultzatzen duenarekin, eta abarrekin. Guzti hau izan badut eskolan, nire jokabidea eta nire gelakideen arteko elkarrekintza eman delako, baino ez eskolak eta curriculumak bultzatu duelako.








     Niretzako, eskola dibertigarri bezala ikustea oso zaila da, inposatzen duten zerbait delako, hau da, ikasten duzu curriculumak esaten duena, markatuta dagoen momentuan,epe konkretu batean, toki konkretuan eta abar. Nahiz eta egun ona ez izan, nahiz eta ematen hari zarena ez inporta, depresioarekin egon, gaixorik egon eta abar, ezarritako curriculuma bete behar da .








     Nik uste inposatutako gauzak ez ditugula hain gustura betetzen. Ikastea garrantzitsua da, baino zure bizitza ondo doanean, gogoekin ikasten duzunean, ikasten dibertitzen zarenean, zuk nahi duzuna ikasten duzunean, nahi duzuen tokian, zuretzako egokia den momentu horretan.


Irakasle bizitzan urratsa ematera


  Pasaden urtean, gizarte integrazioko praktikak egin nituen ikastetxe bateko gela egonkorrean eta laguntza gelan. Oso pozik eta gogoz jardun nituen nire praktikak.

 Gela egonkorreko irakasle batekin ez nuen izan esperientzia onik. Ez zidan ixten ezer egiten eta egon ziren pare bat gauza beraren jokaeran ikasleekiko ez zitzaidana batere gustatu, baina azken finen nire iritzia besterik ez zen. Beste guztiagatik, bai ikasleekiko, irakasleekiko eta hango metodologiarekiko oso gustura sentitu nintzen.

Baina …….

 Donostiako irakasle eskolan ikasten hasi naizenean gauza asko ikasi ditut eskolako metodologiei buruz, eta honen ondorioz konturatu naiz, ikastetxe horretako metodologia eta ideologia ez zaidala gustatzen ezta ezer berririk aportatzen.

 Hau da irakasle bezala izan dudan esperientziarik bakarra eta esperientzia honetatik zeintzuk diren bete nahi ez ditudan jokabideak zeintzuk diren badakizkit. Niretzako hau baliogarria zait jokabide desegokiak zeintzuk diren jakiteko eta horiek ez errepikatzeko, baina kontutan izan behar da, ez duzula bakarrik zure esperientzietan fijatu behar eta horren arabera modu baten edo baten jokatu behar, gerta daiteke zuretzako ona ez den zerbait beste batek hori desiatzen duela.

Orokorrean esan nahi dudana da, espero dudala asko ikastea, nire irakasle bizitzan emango dudan urratsa ahalik eta hoberen egiteko eta ikasleek nitaz disfrutatzeko baina, baita ere, nik ikasleez gozatzea eta ez bakarrik niretzako hoberen den hori egiteko baizik eta ikasleaz pentsatzeaz eta haientzako zer den hoberen pentsatzeaz.

     Ikasiz gozatu behar da eta ez ………

Gizarteak bideratzen digualako gauza gehiago eta gehiago jakitera, kontzeptuaz ari naiz. Gaur egungo telebistako programa askok zure inteligentziaren arabera dirua ematen dizute. Hori gara gu? Edukiak, edukiak eta edukiak? Zurekin lehiatu behar naiz zeinek dakien gehien jakiteko?





Kulturartekotasuna




Urte hau amaitzeko gutxi falta da baino ikasten jarraitzeko asko falta da.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan nengoenean galdera asko sortarazten zitzaizkidan nere buruan hezkuntzarekiko. Irakasle eskolan nagoenetik galde horiei erantzuten hasi naiz eta nik betidanik jaso nahi izan dudan hezkuntza ari naiz jasotzen. Gauza asko ikasten ari ditut baina gauza gehiago ikastea espero dut.



Posten naiz ditudan irakasleaz, batzuk beste batzuk baino.



Eskerrik asko ikasten laguntzen didaten horiei!!

1 comentario:

  1. Aupa Iratxe! Paper-zorroan idazteko hasteko irakurri besteen blogak. Jarraipena egin ahal izateko zerbait idazten joan behar zara. Animo!!!

    ResponderEliminar