domingo, 6 de mayo de 2012

Ikasteko behar ditudan baldintzak
   Ikasteko behar ditudan baldintzak eta behar ez ditudan baldintzak zeintzuk diren oso ondo dakizkit. Hori ez du esan nahi niretzako oberenak direkin, zeren gehio ez ditut ezagutzen edo ez ditut probatu.
   Hurrengoak dira nire ikasteko erak:
-  Edukiak beste norbaiti azalduko banizkio hitz egiten dut.
-  Eskemak eginez.
-  Edukiak ulertuz.
-  Mendian edo logelan.
-  Zutik.
-  Beste norbaitekin banago berarekin eduki berdinak ikasis eta gure artean komentatu, besteari azalduz edo besteak niri.
   Nire ikasteko erari arazo bat ikusten diot. Nahiz eta gauzak ulertu, ematen dizkidaten hitz berberak ikasten ditut, hau da, nahiz eta edukiak ulertu ematen dizkidaten hitz berberak erabili behar ditut eta hauek buruz ikasten ditut. Azterketa garaian ikasitako hitz horietako bat ahasten bazait, oso zaila egiten zait esaldi berri bat eraikitzea.  
   Betidanik buruz ikasi dut, ikastetxean horrela ikastera bultzatu digute eta, oso zaila egiten zait arazo hau konpontzea. Arazo hau denborarekin konpontzea espero dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario