Hezkuntza orokorrean eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezte?
Goiko bi testuak ondo azaltzen dute zein izango den nire erantzuna, hala ere, nire itzetan ahalik eta hoberen azaltzen saiatuko naiz.
Askotan, era ezkutu (edo inkontziente) batez, eskola barruko praktika eta dinamiketan, baloreak transmititzen dira: obedientzia, ordena, puntualitatea. Eskolaren funtzioa zein da? Ikasleei edukiak heraztea edo jokamolde konkretu batzuk (adibidez. obedientzia duen langilea) produzitzea?
.................................................................................................................
Hezkuntzaren soziologiak erakusten duenez, irakaskuntza prozesu soziala da, hau da, irakaskuntzan, dimentsio didaktikoaz eta dimentsio psikologikoaz gain, dimentsio soziala ere kontsideratu behar da. Dimentsio didaktikoa edukiak transmititzeko metodoetaz, irakaskuntza metodoetaz alegia, arduratzen da. (...) Dimentsio sozialak sozializazioari, baloreen transmisioari, elkarrekintzari, desberdintasun sozialei eta eskolaren eta ingurune sozialaren arteko harremanei begiratzen die. Maiz, kuestio tekniko-didaktikoen atzean, azpian, kuestio sozialak egoten dira. Hezkuntza ez da ezagutza helarazteko prozesua soilik, ez da neutroa.
Iturria: Hezkuntzaren Soziologia 2011-2012 - Soziologia saila - EHU - Donostiako Irakasleen Unibertsitate eskola
Goiko bi testuak ondo azaltzen dute zein izango den nire erantzuna, hala ere, nire itzetan ahalik eta hoberen azaltzen saiatuko naiz.
Hezkuntza bat ematen denean, denok gure ikuspuntutik eta gure ideologiatik ematen dugu hezkuntza hori (curriculum ezkutua), hau da, irakasleak eduki batzuk helarazten ditu, baina helarazi hori metodologia batekin ematen du, eta nik uste bakoitzak aplikatzen duen metodologia horretan ideologia bat dagoela, kasu honetan, nire ustez, inor ez da neutroa edo ezin da neutro izan.
Hezkuntza alde batera utzita, edozein kasutan zerbaiti buruz hitz egiten duzunean, norbaiti iritzi bat ematen diozunean, gomendio bat, eta abar ikuspuntu bat dauka eta, nahiz eta, bakoitzerako objetiboa izan, ez du esan nahi objetibo denik, beste pertsona batentzako gerta daikete objetiko ez izatea ez daukalako zure ideologia berdina edo gauzak ikusteko ikuspuntu berdina. Kasu honetan uste dut ezin garela neutro izan.

Hezkuntzara bueltatuz, desberdina da ikasle batek egoera bati buruz zure iritzia eskatzen dizunean. Ez dut uste iritzia eman behar denik, bestela aurreko testuan agertzen den egoerara bueltatuko ginateke eta hori ez da neutro izatea, nire ustez. Kasu honetan uste dut, irakasleak egoera ondo azteru behar duela eta ikaslearentzako hoberena zer den jakinda bere egoera konpontzen lagundu eta arazoa bideratzen lagundu, beti ere, bere onerako eta ikaslea kontuan hartuz.