miércoles, 15 de febrero de 2012

Zein eremutan arituko naiz? Hezkuntza formalean edo ez formalean?

Txikitatik nire buruan eduki dut "andereño" izatearen ametsa eta horaindik edukitzen jarraitzen dut, baina nire ametsa gero eta hurbilago daukat. Nire gustokoa izango litzateke hezkuntza formalean aritzea eta ideia horregatik, aurten, Donostiako irakasle eskolan matrikulatu naiz. Hau ez du esan nahi, hezkuntza ez formalean aritu ezin naizenik lehen hezkuntzako graduarekin, baina nire gustokoa hezkuntza formalean aritzea da eta horretarako ezinbestekoa dut titulua lortzea.


Nire erantzuna motz azaltzen sahiatu naiz, eremu bakoitza definitzen sahiatu gabe, baina gustatuko litzaidakete esatea hezkuntza formala eta ez formala jarri diren bi termino soilik direla, batak bestea dakarrela eta oso zaila direla bata bestearengandik bereiztea. Azken finean, biak hezkuntza dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario